Zesta – puntako ariketak:
Beroketa jolas bezala katearen jokoan ibiliko dira
ikasleak. Bat harrapatutakoan, eskutik helduta joango dira denak harrapatu
arte
|
5’
|
Binaka jarrita, bakoitzak saski bat izango du eta bikoteak
paretaren aurrean ipiniko dira. Bikote bateko kideak pilota frontisera bota
beharko du eta besteak saskian satu beharko du. Bi kideak funtzioak
txandakatzen joango dira.
|
5’
|
Bikoteak mantenduz, ariketa konplexugo batera pasako gara.
Oraingoan partida bat izango balitz bezala, bi kideek pilota jaurti eta jaso
saskiarekin egin beharko dute.
|
10’
|
Bikoteak batuz, lau pertsonako partidak egingo ditugu, 2:2.
Benetako zesta-puntako partiduaren arauak jarraituko ditugu eta partidak 3
tantotara izango dira.
|
10’
|
Palako ariketak:
Pelotarekin
familiarizatzen hasteko 6 pertsonen taldeak egingo ditugu posesio jolasak
egiteko. 6 pertsonen artean bi talde egingo dira eta pelotaren jabetza ahalik
eta denbora gehien edukitzea saiatu beharko dira.
|
5’
|
Binaka
jarrita bi kideek frontisera botako dute pelota, eta batak bestearen atzetik
emango dio honi. Kirol ezagunagoa denez, ikasleei pilotari emateko era
desberdinak probatzeko esango diegu, kirolarekin azkarrago familiarizatzeko.
|
5’
|
Sakea
landuko dugu. Ikaslearen indarraren arabera 1 edo 2ko marran kokatuko dira
sakea egiteko eta beste kideak jokaldia jarraizen saiatu beharko du.
|
10’
|
Binakako
partidak egingo ditugu 4 tantoetara palako arauak jarraituz.
|
10’
|
Esku pilota ariketak:
Binaka, pilotaren ezaugarriak ezagutu eta eskuak berotzeko, paretaren
aurka kolaborazio ariketa. Helburua ahalik eta peloteo luzeena egitea izango
da. Bitartean, antolatzaileok aldaera ezberdinak proposatzen joango gera biko
bakoitzari modu indibidualizatuan, haien mailara egokitzeko (esku batekin,
bestearekin, airez…)
|
10’
|
“Barrene jokoa” aldaera batekin. Txarra egin ondoren, jokoa amaitu
arte kanpoan egon beharrean, kantxako beste muturrera joango dira, hango
barrean jartzeko (ez du amaitzea itxaron behar). Beraz, modu honetan,
kantxaren alde bakoitzean “barrene” bat egongo da, eta jokalariak alde
batetik bestera mugituko dira jolasteari utzi gabe.
|
10’
|
Lau zelai murriztu sortuko dira (bi txokoaren aurka, bat frontisean
eta bestea errebotean). Zelai murriztu hauetan, 2:2ko partidu motzak jokatuko
dira. Partiduak ez dira puntu jakin batera izango baizik eta 2minutuko
iraupenekoak izango dira. Bikote erdiak, erlojuaren noranzkoan aldatuko dira
kantxaz, eta beste erdiak kontrakoan. Honen bidez, partidu motzak lortuko
ditugu, maila alde handiak badaude ez izateko aspergarria, eta beste aldetik
denbora izatean partiduaren amaiera ematen duena, emaitzari garrantzia
txikitu eta denek denbora berdina jokatzen dutela ziurtatuko degu.
|
10’
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario