Erreferentziak



Méndez, A., Fernández, J eta Méndez, D. (2012). Valoración de los adolescentes del uso de materiales autoconstruidos en educación física. Nuevas tendencias en Educación Física, Deporte y Recreación. (22), 24 - 28. Konsulta: 21 - 11 - 2019. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3984900

Méndez, A., Martínez, J. eta Fernández, J. (2016). Impacto de los materiales autoconstruídos sobre la diversión, aprendizaje, satisfacción, motivación y expectativas del alumnado de primaria en la enseñanza del paladós. researchgate.net. Konsulta: 21 - 11 - 2019. https://www.researchgate.net/profile/Antonio_Mendez-Gimenez/publication/236268049_Impacto_de_los_materiales_autoconstruidos_sobre_la_diversion_aprendizaje_satisfaccion_motivacion_y_expectativas_del_alumnado_de_primaria_en_la_ensenanza_del_palados/links/00b7d51778997b4352000000/Impacto-de-los-materiales-autoconstruidos-sobre-la-diversion-aprendizaje-satisfaccion-motivacion-y-expectativas-del-alumnado-de-primaria-en-la-ensenanza-del-palados.pdf



1 comentario:

  1. Denaren gainetik, blogari maisutasuna falta zaiola esango nuke nik. Blog bat zabaltzen duzunean, erakargarri eta gustagarri egin behar zaizu lehengo bistan; honek berebiziko garrantzia du, irakurtzen zoazena nekagarriago egingo zaizun edo ez baldintzatzen baitu. Lehenik, ulertzen dudanez, pare bat informazio-iturri erabili dituzte lana osatzeko, biak artikuluak izanik. Hauek zuzenak dira eta testuan agerpena egiten dute (helburuetan zehatz-mehatz). Baina “materialen sorkuntza” atalean bi bideo eta bi argazki erabiltzen dituzte azalpenarekin laguntzeko eta, oker ez banago, informazio-iturri horiek ez datoz erreferentzietan. Bestalde, blogak edukiak egoki antolatuta ditu eta eskatzen zuen galderari erantzuten dio. Ikusten denez, 5 IKT tresna erabiltzen dituzte, denak bideoak eta argazkiak (bostak interneten bilatutakoak). Hizkuntza aldetik, orokorrean, ondo idatzia da baina badaude hitz batzuk euskara batuan idatzita ez daudenak (“degu”). Lehen esan bezala, bloga ataletan ondo antolatuta dago; sarrera badu (egileek “ongi etorria” izenez deitua), helburua ondo zehaztuta dago, egitaraua edota saioaren dinamika ere finkatuta daude eta ariketen deskribapena badator. Azken honetan, ondo datoz azalduta idatziz ariketak, baina, nire aburuz, lagungarri izango litzatekeen bideoren bat edo beste eranstea ez legoke gaizki. Laburbilduz, blogaren antolaketa ona da eta edukiak ondo daude, baina lanak berrikusketa behar duela iruditzen zait.

    Lander Erkiaga Zuluaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak - 1.mailako ikaslea

    ResponderEliminar