Helburuak

Topaketa honek hainbat helburu ezberdin lantzeko aukera emango digulakoan gaude. Helburu hauek gainera, esparru ezberdinekoak dira, gazteen garapen integralera begira:
  1. Euskal Pilotarekiko duten ezagutza handitu. Honetarako, dagoen modurik hoberena euskal pilotan jokatzea dela uste dugu, zalantzarik gabe. Jokatzeaz gain, antolatzaileok espezialitate ezberdinen ezaugarri nagusiak erakutsiko dizkiegu, eta haien ezagutzara egokitutako hainbat ariketa prestatu ditugu.
  2. Berreraikitako materialek ematen dizkiguten aukerak erakutsi. Inongo erabilerarik ez zuten materialetatik abiatuta, jende gehienak espero baino askoz ere gehiago sor daiteke. Honek, diru gastu handirik gabe jarduera ezberdinak egiteko ditugun aukerak erakutsiko dizkigu. Honetaz gain, gazteen izaera kritikoa bultzatu nahi degu gaur egungo kontsumo gizartearen aurrean, eta pentsamendu ekologiko baten aldeko gogoeta bultzatu.
Autoeraikitako materialek, irakaskuntza prozesua beste ikuspuntu batetik ematea eragiten du. Izan ere, Antonio Méndez eta bere lankideek behaketa ezberdinen bidez egiaztatu ahal izan duten moduan, autoeraikitako materialek erositako materialek sortzen ez duten motibazio gehigarri bat ematen diote ikasleari. Dirudienez, autoeraikitze prozesua ez zaie astuna egiten ikasleei, eta beraiek sortutako materialari balio gehigarria ematen diote. Guzti honek, material honekin egiten diren ariketetan eragin positiboa du, motibazio handitzearen ondorioz, eta dakigun bezela, motibazioa da ikaskuntzarako behar den gauzarik garrantzitsuena.
Aipatutako behakei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, "erreferentziak" deituriko atalean aurki daiteke.

1 comentario:

  1. Lehenik eta behin, bloga, oso ondo antolatuta dago eta informazio bakoitza non dagoen jakiteko oso argi utzi duzue. Egia da, diseinuaren erakargarritasuna gehiago landu beharko zela, izan ere, edozer gauza irakurtzeko ezinbesteko ezaugarri bat da. Bestalde, bi erreferentzia erabili dituzuela ikus daiteke eta haietan oinarritu zarete blogaren hainbat edukien informazioa osatzeko, gehien bat helburuak osatzeko; hala ere, beste eduki batzuk zuen kabuz osatu dituzue edo bilatutako informazioaren erreferentziak ez dituzue argitaratu.

    Ondoren, hizkuntzaren abesastasuna eta kalitatea ikus daiteke nahiz eta hitz batzuk euskera batuan ez egon. Horrez gain, IKT tresnak erabili dituzuela ikus daiteke, hala nola, autoeraikitako materialaren bideoak eta argazkiak. Egia da, bideo eta argazki hauek internetetik aterata daudela eta ez legoke gaizki egongo zuen bideoak agertzea konfiantza gehiago izateko. Azkenik, jardueren eta ariketen argazkiak faltan bota ditut, hauek hobeto ulertzeko.

    Beste alde batetik edukien arabera, nahiko ondo dagoela esango nuke. Argi utzi duzue saio inklusibo bat izateko asmoa duzuela eta autoeraikitako materialarekin ibiliko zaretela. Horrez gain, zuen helburua saio honekin zein den argi utzi duzue, ariketak ondo azalduta daude eta materiala nola egiten den argi utzi duzue.

    Ainhoa Zurbano JFKZ 1.mailakoa

    ResponderEliminar