Gu Xabi eta Jokin gera, eta gure topagunera ongietorria ematen dizuegu!
Ekitaldi hau, berreraikitako materialen bidez sortutako euskal pilota topaketa izango da, 2019ko Abenduaren 14ean Gasteizko Adurza frontoiean (informazio gehiago "egitaraua" atalean emango degu). Jarrera inklusiboko topaketa honetan, gureak diren hainbat kirol landuko ditugu, normalean kontuan izaten ez den ikuspegi ekologiko batetik.
ANIMATU GUREKIN GOIZ DIBERTIGARRI BAT PASATZERA!
Denaren gainetik, blogari maisutasuna falta zaiola esango nuke nik. Blog bat zabaltzen duzunean, erakargarri eta gustagarri egin behar zaizu lehengo bistan; honek berebiziko garrantzia du, irakurtzen zoazena nekagarriago egingo zaizun edo ez baldintzatzen baitu. Lehenik, ulertzen dudanez, pare bat informazio-iturri erabili dituzte lana osatzeko, biak artikuluak izanik. Hauek zuzenak dira eta testuan agerpena egiten dute (helburuetan zehatz-mehatz). Baina “materialen sorkuntza” atalean bi bideo eta bi argazki erabiltzen dituzte azalpenarekin laguntzeko eta, oker ez banago, informazio-iturri horiek ez datoz erreferentzietan. Bestalde, blogak edukiak egoki antolatuta ditu eta eskatzen zuen galderari erantzuten dio. Ikusten denez, 5 IKT tresna erabiltzen dituzte, denak bideoak eta argazkiak (bostak interneten bilatutakoak). Hizkuntza aldetik, orokorrean, ondo idatzia da baina badaude hitz batzuk euskara batuan idatzita ez daudenak (“degu”). Lehen esan bezala, bloga ataletan ondo antolatuta dago; sarrera badu (egileek “ongi etorria” izenez deitua), helburua ondo zehaztuta dago, egitaraua edota saioaren dinamika ere finkatuta daude eta ariketen deskribapena badator. Azken honetan, ondo datoz azalduta idatziz ariketak, baina, nire aburuz, lagungarri izango litzatekeen bideoren bat edo beste eranstea ez legoke gaizki. Laburbilduz, blogaren antolaketa ona da eta edukiak ondo daude, baina lanak berrikusketa behar duela iruditzen zait.
ResponderEliminarLander Erkiaga Zuluaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak - 1.mailako ikaslea
Hasteko blogaren itxura bistaz ez zait oso erakargarria iruditzen, testu gehiegi dagoelako eta irudi oso gutsi, bestetik, bertan dagoen informazioa egokia iruditu zait zehatza eta ongi idatzita dagoelako. Aipagarria den beste aspektu bat da; ez dagoela oso argi nortzuk diren bloga sortu duten partaideak eta materiala eraikitzerakoan interneteko bideoak hartu dituztela. Ariketa praktikoei dagokionez oso dibertigarriak iruditu zaizkit eta antoltzeko modua ere aprosa iruditu zait, baina, bideoak ez zeudenez ariketak bi aldiz irakurri behar izan ditut ongi ulertzeko. Testuaren aldetik lehen aipatutako modura, argi dago idatzita eta ortografía akatsik ez du. Blogean falta egin zaidana urrengoa izan da: partaideak hobeto ezagutzea eta argazki edo diseñuari dagokionez hobetzea.
ResponderEliminarBesteak beste, akats horiek kenduta oso lan ona!
Amaia Belenguer
Hasteko, bloga ez zait erakargarria iruditzen oso sinple dagoelako. Testua argi idatzita dago ia ortografia akatsik gabe, gehienbat ahozko euskara edo euskalkiak erabiliz. Informazioa gehienbat argi azaltzen da bai materialen sorkuntzan bai saioan, hauek aurrera nola eraman azaltzerakoan, hala ere helburuen falta sumatzen da. Materialen sorkuntzan bideo edo argazkiren bat agertzen da bertan haien azalpenaz gain, non internetetik aterata daude baina ez da erreferentzietan agertzen. Erreferentzien inguruan gaudela, bi bakarrik aipatzen dira blogean erabili dituztenetatik.
ResponderEliminarBestalde, sarreran ondo agertzen da haien asmoen helburua bai topaketa non izango den, sinple baina era egokian azalduta. Saioa ondo azalduta dago baina nire ustez bideoren bat falta da, betiere ulertzeko erraztasuna ematen duelako.
Orokorrean lan ona egin dute baina lana gehiago sakontzea falta da.
Nahia Salazar, JFKZ 1.maila
Nire ustez bloga argi idatzita dago ortografia akatsik gabe eta behar dugun informazio guztia erraz aurki ditzakegu. Gainera bideoen bitartez hobeto asaltzen da erabili duten material birziklagarria eta bloga ikusten dutenek ideia argi bat izan dezakete material birziklagarria nola erabili duten ikusteko. Hala ere oraindik blogan gauza geihago sartu ahal dituzte eta horrela blogean geihago sakondu eta guztiz bete.
ResponderEliminarBaina, nahiz eta blogari sakontasun pixkatzo bat falta, lan ona egin dutela iruditzen zait ze bloga oso ondo ulertzen da eta behar dugun informazioa erraz aurki ditzakegu eta informazio guztia oso argi dago.
ResponderEliminarAritz Ventura, JFKZ 1.maila
Mikel Barrio JFKZ 1.maila
ResponderEliminarBlog oso txukuna, ordenatua eta argia iruditzen zait. Ondo idatzita dago, ortografia akatsik gabe. Blogaren diseinuaren aldetik erabiltzeko erraza, argia eta ordenatua da agian oso erakargarria izateko zerbait falta zaio baina oinarrizko informazio guztia dago. Materialen sorkuntzako bideoak oso ondo azalduta daude argazki erakargarriekin… Nire ustez argazki gehiago falta dira agian sarreran erakargarriagoa izateko. Jarduerak oso ondo azalduta daude baina dinamikaren bideoak falta dira. Bi erreferentzia jarri dituzte nahiko onak baina elkarrizketa falta da!
Saioaren helburuak oso ondo idatzita eta azalduta daude, orokorrean azalpenak oso argiak dira baina blogga oso erakargarria izateko gauza batzuk falta dira! Lan ona.
Bloga orokorrean ondo eginda dago. Nahiko simplea iruditu zait, orijinaltasun puntu bat falta zaiola uste dut. Hala ere, honek abantaila asko ekarri dizkio, horien artean, blogaren antolakultza ona eta irakurleak erraz aurki ditzakela atal desberdinak. Egia da bideoak zuek eginak izan beharko zirela baina erraz ulertzen dira. Ariketak entretenigarriak dira eta 12-16 urteko persona izango banintz gustatuko litzaidake ariketa hauek egitea beraz, alde hortatik lan ona. Argazki batzuk falta dira esplikazioak hobe ulertzeko baina nire ustez orokorrean bloga ondo dago. Zorionak!
ResponderEliminarXabier Isasa, JFKZ 1.maila
Zuen bloga oso ondo dago baina... beti dago zerbait hobetzeko. Erreferentzietan ikusi dudan bezala, informazio ugari eskuratu duzue eta garatutako alderdien arabera, atal ezberdinetan banatu duzue txukun-txukun. Nire ustez, ongi etorria ematen duzuen atalean argazki politak eta deigarriak jartzea ideia ona izango litzateke umeak erakartzeko, eta helburuak bikain azaldu dituzuen arren, irudiak jarri ditzakezue testuak luzeegia ez emateko.
ResponderEliminarSaioko ariketak dibertigarriak dira eta umeek ondo pasatuko dute, baina, beraiek ariketa hobeto ulertzeko, lagungarria izango litzateke azalpenetan bideo batzuk jartzea. Eraiki dituzuen materialei dagokienez, asko gustatu zaizkit hirurak. Gainera, nola egin behar diren ere azaldu duzue palaren eta pilotaren kasuan azalpenen bideoak jarriz. Laburbilduz, lan polita egin duzue baina bloga pixkat erakargarriagoa bihurtu dezakezue!
Kaixo! Hona hemen nire ikerketako ondorioak; hasteko, helburuak ondo azalduta daude. Autoeraikitako materialekiko zein pilotarekiko zaletasun/jakintzan daude oinarrituta zuen helburuak. Hauek, helburu egokiak iruditzen zaizkit, gainera, birziklatuaren zergatia adierazteko arrazoiak eman dituzue. Baina, helburuen artean, inklusibitatearen alderdia adieraztea ondo egongo litzateke, gai honetan sakonduz. Bestalde, “jarduerak” izeneko atalean, saioan burutuko dituzuen ariketak adierazi dituzue. Bertan, azalpen motz baina sinpleak jarri dituzuela deritzot. Atal hau hobetzeko aldaketatxo bi burutzea izango litzaketen nire ekarpena. Alde batetik, ariketak azaltzeko ez dituzue bideo edo argazkirik erabili, azalpenak ikusgarriagoak/ulergarriagoak egiteko. Bestalde, ariketetako batzuk inklusiboegiak ez direla uste dut. Gazte horietako askorentzako lehenengo aldia izango da zesta puntako xistera estiloko bat hartuko dutena. Aurretik honen erabilera lantzeko ariketa errazak dituzten arren, oso zaila ikusten dut 2:2-ko partidu batekin bukatu eta denak gustura egotea. Behar bada, partidu “estiloko” jarduerak baztertuko nituzke lehen saio honetan. Zer deritzozue? Horretaz gain, materialen sorkuntza ondo azalduta dago. Bideoetan azaltzen duen arren, zuek idatziz adierazi duzue bakoitzean beharrezko material eta prozedura, ulergarritasuna emanez. Nabarik da honi denbora dezente eskaini diozuela. Gainera, izena emateko atala oso interesgarria eta egokia iruditu zait! Nabari da ahalegina egin duzuela jendea animatzeko. Bestalde, ez zait oso argi gelditu non erabili duzuen erreferentzietako informazioa eta aurreikusitako gastuak ez ditut inon ikusi. Informazio hori ematea ondo egongo litzateke. Amaitzeko, bi kontutxo; estetikoki, ez duzue zuen argazkirik atxikitu eta honek bisualki profesionaltasun handia ematen diola deritzot, zuek eginiko bideorik erabili ez duzuen moduan. Bestalde, elkarrizketa egin ahal zenuten. Orokorrean blog polita da!
ResponderEliminarIrati Etxebarrieta Altuna- JFKZ 1.maila
Orokorrean bloga nahiko txukun dagoela iruditu zait. Informazioa garbia da eta egoki ordenatuta dago, informazioa erakargarriagoa eta ulergarria izateko taulak, bideoak, eta argazkiak egoki erabili dituzue. Hobetzeko, akats ortografiko batzuk dituzue, zuek agertzen zareten argazki edo bideoren bat ere faltan bota daiteke baita informazioa aberasteko elkar hizketaren bat ere. Hala ere lan txukun xamarra egin duzuela iruditzen zait.
ResponderEliminarJuan Sorreluz JFKZ 1. Maila
-Bloga egiteko iturri desberdinak erabili dira eta hauek erreferentzien atalean agertzen dira.
ResponderEliminar-Testuak zuzen idatzita daude eta blogeko galderei modu ordenatu batean erantzuten die.
-IKT tresnei dagokienez argazki eta bideoak erabiltzen dira.
-Blogaren ahulgune argia dela esango nuke. Diseinua ez da oso erakargarria eta testuaren letra txikiak eta espazio ezak batzuetan astuna egin dezake, idatzi gehiegi dagoela ematen baitu.
-Blogean ez dago taldekiderik agertzen den bideo edo argazkirik, bertan agertzen baitirenak internetetik ateratakoak baitira.
-Testuak argiak dira nahiz eta erakargarritasun pixka bat falta. Oro har ez dago ortografia akatsik.
Martin Abarrategi Sarrionandia. Kirol eta hezkuntza fakultatea, 1. maila.