Pala

Jarraian erakutsiko degun autoeraikitako pala, eredu bat besteri ez da, ideia bat emateko. Beste aldetik, beste prozedurarenbat okurritu ezkero, ez izan zalantzarik ez dela inolako arazorik egongo.
Materiala:
  • Kartoizko kaxa handi bat.
  • Goma zati bat.
  • Boligrafo bat.
Prozedura:
  • Eskua jarri kartoi gainean eta boligrafoz ingurua marraztu kartoiean.
  • Palari eman nahi zaion tamainako zirkulu bat marraztu kartoiean, eskuaren marka honen erdialdean geratzen delarik. 
  • Eskuaren markaren alde bakoitzean goma pasatzeko adinako zuloa egin.
  • Gomaren alde bakoitza zulo batetik pasa eta korapilo bat egin goma kendu ez dadin.
  • Sartu eskua hasieran sartu bezela, eta JOLASTERA!
Prozesua errazteko, ondorengo bideoan gaztelerazko azalpen bat ikus daiteke:


Beste aukera bat, etxeko sartai zahar bat erabiltzea izan daiteke, betiere erabilerarik ematen ez zaiona (kontuan izanda topaketa honetan erabilerarik ez duten materialei beste bizitza bat ematea dela helburuetako bat).



No hay comentarios:

Publicar un comentario