9 comentarios:

  1. Orrialdea politegia ez den arren, erabiltzeko erraza iruditzen zait, estekak argiak dira eta erreferentziei ere lekua egin diete. Gainera, hasierako orrialdea ere diseinatu dute, sarrera beste esteka batean ipiniaz, hori gustatu zait. Ongi etorria emateko ere ideia ona izan dute baina letra handiagoa eta testua justifikatua jarri balute asko irabaziko luke Blogak. Helburuak ere modu argian jaso dituzte baina hemen ere letra handituko nuke eta euskara modu jasoagoan erabiliko nuke. Marrazkiak, argazkiak eta egin dituzten taulak argigarriak eta egokiak iruditu zaizkit baina ariketen bideoak ez aurkitzeak pena eman dit.
    Aipatutakoaz gain, uste dut komenigarria litzatekeela saioen hasieran helburuak ipintzea. Helburuen estekaz gain, saioaren helburua eta ariketa bakoitzaren helburua zeintzuk diren modu argiago batez izatea hobea litzatekeela uste baitut.

    Antton Aizpurua Aldape, Hezkuntza eta Kirol fakultateko ikaslea.

    ResponderEliminar
  2. Blogaren diseinua egokia da eta erraz ulertzen da non dauden atal bakoitza, hortaz, alde horretarik, ez dago inongo arazorik. Hau da, erraz ulertzen dela ikusi dezakegu eta gainera erakargarria eta ordenatua da. Izan ere, hainbat atal daude eta horietako atal bakoitzean ondo azaltzen da jarraitu beharreko pausuak. Jarduera honetan lortu nahi dituzten helburuak ondo finkatzen dituzte eta argi daukate haien ideia.

    Bestetik, ez dituzte informazio- iturri asko erabili, eta bibliografiak gaizki jarrita daudela behatu dut. Horretaz gain, hainbat bideo eta argazki erabili dituzte materialen azalpena emateko, argazkiak jarri dituzte ere eta ikasleek material horiek prestatu ditzakete erraz. Baina jardueren kasuan, ez dute inolako bideorik jarri, eta bertan ondo egongo litzateke azalpen moduko bideo bat jartzea ariketak azaltzeko. Horretaz gain, jarduerak sinpleak dirudite, hau da, denek parte hartzeko aukera dute.

    Unai Nabaskues Lasheras, Hezkuntza eta Kirol fakultateko ikaslea

    ResponderEliminar
  3. Ebaluazio irizpidea:
    -Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte.
    Informazio-iturri horien erreferentziak gaineratu dira, zuzenak
    dira eta testuan aipatu dira.

    - Aurkezpena argia da. Testua ordenatua dago, zehaztasunez
    idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio.
    -IKT-tresnen erabilera agertzen da. Hala ere, tresnak egiteko
    bideoak egon arren, gero ariketak agertzeko ez da bideorik
    agertzen.
    - Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia eta ordenatua.
    Hala ere, nire ustez erakargarriagoa egin daiteke.
    - Kolaborazio lana. Bideoak agertzen ez diren arren bi
    taldekideak lana egin dutela ikus daiteke

    - Bloga nahiko ongi idatzita dago. Hala ere, zenbait ariketen
    azalpena piska bat lio iruditu zait gainera akats ortografiko
    baztuk daude.

    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    Saioaren helburua eta dinamika nahiko ongi azalduta daude.
    Gainera, ariketak nahiko egokiak dira 12-16 bitarteko umeentzat.
    Bukatzeko, instalazioei eta kostueei buruz zerbait hitz egitea falta
    dela uste dut.

    Aitor Urrutia Oraien, Kirol fakultatea 1. maila

    ResponderEliminar
  4. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  5. Ebaluazioa irizpidea:
    - Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte. Informazio-iturri horien erreferentziak gaineratu dituzte eta zuzenak dira.
    - Aurkezpena nahiko argia da. Ordenatua dago eta gainera zehaztasunez idatzia.
    - IKT-tresnen erabilera egokia da baino nire ustez ez da nahikoa. Materialen sorkuntzan bideoak eta argazkiak erabili dituzte, baina jarduerak azaltzeko ez. Bertan, zenbait bideo jar zezaketen ariketak hobeto ulertzeko.
    - Bloga erabilterraza, ordeantua eta argia da. Bestalde, ez da hain erakargarria. Zerbait erakargarriagoa egin zezaketen.
    - Bideoak egiterakoan ez da ikasleen parte hartzea ikusten. Bideoak YouToube-tik aterataoak dira.
    - Nahiz eta akats ortografiko batzuk egon, bloga nahiko ongi idatzita dago.
    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    12-16 urte bitarteko ikasleentzako hariketa aproposak direla uste dut. Saioaren helburua eta dinamika ongi azalduta daude. Instalazioen inguruan hitz egitea falta zaie.

    Unai Martinez Garde, Kirol Fakultatea 1.maila

    ResponderEliminar
  6. Xabier Gil Ciriza, JFKZ 1.maila:

    Blogean erabilitako informazio iturriak anitzak izan dira eta era egokian daude idatzita erreferentziak, bai bibliografian eta bai testuan bertan ere. Aurkezpenari dagokionez, bloga sinplea da, eta horrek irakurlearentzat ulerterraza izatea baldintzatzen du, beraz, nire ustez oso ongi dago. Zerbait hobetzekotan, IKT tresnen erabilera eta kolaborazio lana izango lirateke. Izan ere, bideoak eta argazkiak txertatzerakoan taldekideen kolaborazio lana justifikatzen duenik faltan bota dut.

    Saioaren deskribapenean murgilduz, esan beharra dago sarrera eta ariketen deskribapena oso ondo eginik daudela, izan ere, biak bat datoz eta blogari osotasuna ematen diote. Hala ere, lehen esan bezala, material baliabideetan autoeraikitako materialen bideo edo argazkian falta izan dira. Topaketaren gastuak falta dira.

    Azken finean, gauzatxo batzuk falta diren arren, bloga nahiko ondo dagoela esango nuke.

    ResponderEliminar
  7. Hasteko lan bikaina egin duzutela uste dut, informazioa txukun eta ongi azaldua dago eta bideoak lagungarriak izan dira hobeto ulertzeko. Informazio gutxi idatzi duzue baina oso ongi azaldu duzue eta gainera bideoak erabili dituzue, horrek bloga astuna ez izatea eta entretenigarriagoa izatea eragiten du.


    Martin Zamakola

    ResponderEliminar
  8. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  9. 1. Irizpide nagusiak:
    -Datuak jasotzeko informazio-iturri gutxi erabili dituzte, ez da oso aberatsa zentzu horretan.
    -Aurkezpena argia da eta testua ordenatuta dago, gainera nahiko zehaztasunez idatzia dago.
    -IKT-tresnen erabilera dela eta, ondo dagoela uste dut, baina hobetu daiteke; materiala sortzeko argazkiak eta bideoak erabili baitituzte, baina ez ordea ariketak azaltzeko.
    -Blogaren diseinua egokia da, erabilterraza, argia, ordenatua eta erakargarria baita; gainera atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.
    -Kolaborazioan lanean aritu direla ikus daiteke, nahiz eta bideorik ez agertu.
    -Hizkuntza ez da oso aberatsa eta euskera jasoagoan egitea komenigarriagoa izango litzateke.
    2. Irizpide zehatzak:
    -12-16 urteko ikasleei proposatzeko ariketa egokiak iruditzen zaizkit, ez baitute zailtasun handiegirik eta edonork egin ditzake.
    -Saioen eta ariketen deskribapen egokia egin dute eta helburuak modu argian jaso dituzte. Hala ere, saioen hasieran helburuak jarri izan balituzte, saio eta ariketen halburuak hobeto geldituko ziratekeen zehaztuak.
    -Materialen baliabidea dela eta, argazkiak jarri dituzte materialen azalpena emateko eta ikasleek sortu beharko lukete material hori.
    -Diseinatutako ideia garatzeko erabilitako erreferentziak ondo jarri dituzte.


    Aiur Platero, JFKZ 1.maila

    ResponderEliminar