Pala
Jarraian erakutsiko degun autoeraikitako pala, eredu bat besteri ez da, ideia bat emateko. Beste aldetik, beste prozedurarenbat okurritu ezkero, ez izan zalantzarik ez dela inolako arazorik egongo.
Materiala:
Materiala:
- Kartoizko kaxa handi bat.
- Goma zati bat.
- Boligrafo bat.
Prozedura:
- Eskua jarri kartoi gainean eta boligrafoz ingurua marraztu kartoiean.
- Palari eman nahi zaion tamainako zirkulu bat marraztu kartoiean, eskuaren marka honen erdialdean geratzen delarik.
- Eskuaren markaren alde bakoitzean goma pasatzeko adinako zuloa egin.
- Gomaren alde bakoitza zulo batetik pasa eta korapilo bat egin goma kendu ez dadin.
- Sartu eskua hasieran sartu bezela, eta JOLASTERA!
Prozesua errazteko, ondorengo bideoan gaztelerazko azalpen bat ikus daiteke:
Beste aukera bat, etxeko sartai zahar bat erabiltzea izan daiteke, betiere erabilerarik ematen ez zaiona (kontuan izanda topaketa honetan erabilerarik ez duten materialei beste bizitza bat ematea dela helburuetako bat).
Zesta - punta
Zesta-puntako materiala sortzeko, arropa garbitzeko detergentearen edukiontzia eta guraizeak erabiliko ditugu. Edukiontzia guraizeekin goiko zatitik beruntz diagonalean moztuko dugu zesta-puntako saskiaren forma eduki dezan.
Erreferentziak
Méndez, A., Fernández, J eta Méndez, D. (2012). Valoración de los adolescentes del uso de materiales autoconstruidos en educación física. Nuevas tendencias en Educación Física, Deporte y Recreación. (22), 24 - 28. Konsulta: 21 - 11 - 2019. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3984900
Méndez, A., Martínez, J. eta Fernández, J. (2016). Impacto de los materiales autoconstruídos sobre la diversión, aprendizaje, satisfacción, motivación y expectativas del alumnado de primaria en la enseñanza del paladós. researchgate.net. Konsulta: 21 - 11 - 2019. https://www.researchgate.net/profile/Antonio_Mendez-Gimenez/publication/236268049_Impacto_de_los_materiales_autoconstruidos_sobre_la_diversion_aprendizaje_satisfaccion_motivacion_y_expectativas_del_alumnado_de_primaria_en_la_ensenanza_del_palados/links/00b7d51778997b4352000000/Impacto-de-los-materiales-autoconstruidos-sobre-la-diversion-aprendizaje-satisfaccion-motivacion-y-expectativas-del-alumnado-de-primaria-en-la-ensenanza-del-palados.pdf
Pilota
Pilota hau, espezialitate guztietarako erabiliko degu. Honetaz gain, pilota hau, oso erabilgarria izan daiteke topaketa honetatik kanpo, beste edozien esparrutan.
Materiala:
Materiala:
- Pilota "saltarina" bat.
- Artilea.
- Esparadrapoa.
Sorkuntza:
- Pilota "saltarina" hartu, eta artilezko muturra esparadrapo bidez pilotari atxikiko diogu.
- Ondoren, artilearekin pilota inguratuko degu, artilea ahalik eta tentsio handienarekin pilota ondo inguratu arte.
- Esparadrapoarekin pilota guztia inguratuko degu.
Zalantzarik izanez gero, ondorengo bidioaren bidez azalpena ikus dezakezue:
Egitaraua
Kokalekua eta ordua:
Topaketa Gasteizko Adurza auzoko frontoi estalian izango da, futbol zelaiaren ondoan. Izango da, 11:00tik 13:00ra.
Helbidea: Iturritxu Kalea, 4, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba
Egitaraua:
Topaketa honek, hondorengo egitaraua du guk proposatutako helburuak lor daitezen. Beste aldetik, partaideen ezaugarri eta zaletasunetara egokitzea da gure asmoa.
MATERIAL BERRIEN SORKUNTZA
Denak batera, ondoren erabili ahal izango ditugun materialak sortuko
ditugu, guk ekarritako materialekin.
|
30’
|
ZESTA - PUNTA
Zestapunta oinarri bezela hartuta, “jarduerak” ataleko ariketak
egingo ditugu.
|
30’
|
PALA
Palako espezialitatea landuko degu “jarduerak” ataleko ariketen
bidez.
|
30’
|
ESKU PILOTA
Esku pilotako hainbat ariketa ezberdin, “jarduerak” atalean azalduak.
|
30’
|
Jarduerak
Zesta – puntako ariketak:
Beroketa jolas bezala katearen jokoan ibiliko dira
ikasleak. Bat harrapatutakoan, eskutik helduta joango dira denak harrapatu
arte
|
5’
|
Binaka jarrita, bakoitzak saski bat izango du eta bikoteak
paretaren aurrean ipiniko dira. Bikote bateko kideak pilota frontisera bota
beharko du eta besteak saskian satu beharko du. Bi kideak funtzioak
txandakatzen joango dira.
|
5’
|
Bikoteak mantenduz, ariketa konplexugo batera pasako gara.
Oraingoan partida bat izango balitz bezala, bi kideek pilota jaurti eta jaso
saskiarekin egin beharko dute.
|
10’
|
Bikoteak batuz, lau pertsonako partidak egingo ditugu, 2:2.
Benetako zesta-puntako partiduaren arauak jarraituko ditugu eta partidak 3
tantotara izango dira.
|
10’
|
Palako ariketak:
Pelotarekin
familiarizatzen hasteko 6 pertsonen taldeak egingo ditugu posesio jolasak
egiteko. 6 pertsonen artean bi talde egingo dira eta pelotaren jabetza ahalik
eta denbora gehien edukitzea saiatu beharko dira.
|
5’
|
Binaka
jarrita bi kideek frontisera botako dute pelota, eta batak bestearen atzetik
emango dio honi. Kirol ezagunagoa denez, ikasleei pilotari emateko era
desberdinak probatzeko esango diegu, kirolarekin azkarrago familiarizatzeko.
|
5’
|
Sakea
landuko dugu. Ikaslearen indarraren arabera 1 edo 2ko marran kokatuko dira
sakea egiteko eta beste kideak jokaldia jarraizen saiatu beharko du.
|
10’
|
Binakako
partidak egingo ditugu 4 tantoetara palako arauak jarraituz.
|
10’
|
Esku pilota ariketak:
Binaka, pilotaren ezaugarriak ezagutu eta eskuak berotzeko, paretaren
aurka kolaborazio ariketa. Helburua ahalik eta peloteo luzeena egitea izango
da. Bitartean, antolatzaileok aldaera ezberdinak proposatzen joango gera biko
bakoitzari modu indibidualizatuan, haien mailara egokitzeko (esku batekin,
bestearekin, airez…)
|
10’
|
“Barrene jokoa” aldaera batekin. Txarra egin ondoren, jokoa amaitu
arte kanpoan egon beharrean, kantxako beste muturrera joango dira, hango
barrean jartzeko (ez du amaitzea itxaron behar). Beraz, modu honetan,
kantxaren alde bakoitzean “barrene” bat egongo da, eta jokalariak alde
batetik bestera mugituko dira jolasteari utzi gabe.
|
10’
|
Lau zelai murriztu sortuko dira (bi txokoaren aurka, bat frontisean
eta bestea errebotean). Zelai murriztu hauetan, 2:2ko partidu motzak jokatuko
dira. Partiduak ez dira puntu jakin batera izango baizik eta 2minutuko
iraupenekoak izango dira. Bikote erdiak, erlojuaren noranzkoan aldatuko dira
kantxaz, eta beste erdiak kontrakoan. Honen bidez, partidu motzak lortuko
ditugu, maila alde handiak badaude ez izateko aspergarria, eta beste aldetik
denbora izatean partiduaren amaiera ematen duena, emaitzari garrantzia
txikitu eta denek denbora berdina jokatzen dutela ziurtatuko degu.
|
10’
|
ZEREN ZAIN ZAUDE? ANIMA ZAITEZ!
Programazioa ikusi ondoren, espero degu zuen gustokoa izatea eta topaketara animatzea. Ikus daitekeen moduan, 12 - 16 urteko partaideentzat dago pentsatua, baina inguruko adineko gazterenbat animatzen bada, ez da inongo arazorik egongo.
Gure ustez, ez dago larunbat goiz bat pasatzeko modu hoberik: kirola egin, gauza berriak ikasi, eta gainera gaur egun normalean lantzen ez den iksupuntu batetik.
ANIMA ZAITEZ, EZ ZARA ETA DAMUTUKO!
Izena emateko bidali mezu bat zenbat partaide eta haien adinarekin posta elektroniko honetara mesedez: birziklatupilota@gmail.com
Eskerrik asko!
Helburuak
Topaketa honek hainbat helburu ezberdin lantzeko aukera emango digulakoan gaude. Helburu hauek gainera, esparru ezberdinekoak dira, gazteen garapen integralera begira:
- Euskal Pilotarekiko duten ezagutza handitu. Honetarako, dagoen modurik hoberena euskal pilotan jokatzea dela uste dugu, zalantzarik gabe. Jokatzeaz gain, antolatzaileok espezialitate ezberdinen ezaugarri nagusiak erakutsiko dizkiegu, eta haien ezagutzara egokitutako hainbat ariketa prestatu ditugu.
- Berreraikitako materialek ematen dizkiguten aukerak erakutsi. Inongo erabilerarik ez zuten materialetatik abiatuta, jende gehienak espero baino askoz ere gehiago sor daiteke. Honek, diru gastu handirik gabe jarduera ezberdinak egiteko ditugun aukerak erakutsiko dizkigu. Honetaz gain, gazteen izaera kritikoa bultzatu nahi degu gaur egungo kontsumo gizartearen aurrean, eta pentsamendu ekologiko baten aldeko gogoeta bultzatu.
Autoeraikitako materialek, irakaskuntza prozesua beste ikuspuntu batetik ematea eragiten du. Izan ere, Antonio Méndez eta bere lankideek behaketa ezberdinen bidez egiaztatu ahal izan duten moduan, autoeraikitako materialek erositako materialek sortzen ez duten motibazio gehigarri bat ematen diote ikasleari. Dirudienez, autoeraikitze prozesua ez zaie astuna egiten ikasleei, eta beraiek sortutako materialari balio gehigarria ematen diote. Guzti honek, material honekin egiten diren ariketetan eragin positiboa du, motibazio handitzearen ondorioz, eta dakigun bezela, motibazioa da ikaskuntzarako behar den gauzarik garrantzitsuena.
Aipatutako behakei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, "erreferentziak" deituriko atalean aurki daiteke.
kaixo lagun!
Gu Xabi eta Jokin gera, eta gure topagunera ongietorria ematen dizuegu!
Ekitaldi hau, berreraikitako materialen bidez sortutako euskal pilota topaketa izango da, 2019ko Abenduaren 14ean Gasteizko Adurza frontoiean (informazio gehiago "egitaraua" atalean emango degu). Jarrera inklusiboko topaketa honetan, gureak diren hainbat kirol landuko ditugu, normalean kontuan izaten ez den ikuspegi ekologiko batetik.
ANIMATU GUREKIN GOIZ DIBERTIGARRI BAT PASATZERA!
Ekitaldi hau, berreraikitako materialen bidez sortutako euskal pilota topaketa izango da, 2019ko Abenduaren 14ean Gasteizko Adurza frontoiean (informazio gehiago "egitaraua" atalean emango degu). Jarrera inklusiboko topaketa honetan, gureak diren hainbat kirol landuko ditugu, normalean kontuan izaten ez den ikuspegi ekologiko batetik.
ANIMATU GUREKIN GOIZ DIBERTIGARRI BAT PASATZERA!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)